Informazioa

EHUk uztailaren 6tik 8ra egingo du selektibitatea

2020ko martxoak 25-BERRIA


0

Unibertsitatera sartzeko probak uztailaren 6tik 8ra bitartean egingo dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Espainiako Hezkuntza ministro Isabel Zelaa erkidegoetako ordezkariekin bildu da, eta epe bat ezarri die, ekainaren 22tik uztailaren 10era bitartekoa. Bertan parte hartu dute Carlos Gimeno Nafarroako Hezkuntza kontseilariak eta Cristina Uriarte Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak.

Tarte horretan, Euskal Herriko Unibertsitateak uztailaren 6tik 8ra egingo du ohiko deialdia, eta uztailaren 20tik 22ra ezohikoa. Ohiko deialdiaren emaitzak uztailaren 15ean jakinaraziko dituzte, eta ezohikoenak, hilaren 29an.